Debagoieneko enpresei laguntzak, produktu berriak nazioarteratzen laguntzeko

Miren Manias 2010eko irailaren 3a

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza sailak diru laguntzak emango dizkie Debagoieneko lau enpresari: 240 mila euro, produktu berriak nazioartean zabaltzen laguntzeko.

Gipuzkoako enpresak nazioarteratzeko programaren baitan hartutako erabakia da Ramon Guridi Berrikuntzako Foru diputatuak adierazi duenez. Hainbat enpresari produktu berrien eskaintza nazioartean sustatzen laguntzea da egitasmo horren helburua. Dagoeneko, 27 proiektutan hartu dute parte eta 1.350.000 euro erabili dituzte horretarako.

Bada, Debagoieneko Goizper, Fagor Automation, Fagor Ederlan eta NatraZahor enpresak lagundu dituzte diruz oraingoan, merkatua eta bezeroak dibertsifikatu eta euren produkzioa eremu geografiko emankorragoetara bidera dezaten laguntzeko; Hego Amerikara edota Afrikara, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak