Debagoieneko ehunka lagunek parte hartuko dute Bilboko manifestazioan

Mireia Bikuña 2009ko abe. 18a, 14:08
Hainbat autobus irtengo dira bailarako herritatik Egunkaria libre! lelopean egingo den ekitaldian parte hartzeko; beste asko autoetan joango dira. Manifestazioa 17:00etan abiatuko dute Bilboko Autonomia kaletik.

Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek biharko ekitaldian parte hartzeko dei egin du berriro ere: "Egunkaria-ren itxiera eta zuzendaritzako kide batzuen atxiloketa, euskararen eta euskal kulturaren aurkako erasoa izan zen; eta zazpi urte geroagi, horrela da oraindik ere. Kalera ateratzeko, orduan beste arrazoi ditugu orain".

Epaiketa etenda

Egunkaria auziko epaiketa martitzenean hasi zuten Auzitegi Nazionalean. Bost auzipetuek, Iñaki Uriak, Xabier Oleagak, Martxelo Otamendik, Joan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik, lehen egunean deklaratu zuten. Guztiek esan zuten "Egunkaria egitasmo euskaltzalea, nazionala, zabala, plurala eta baterakoia izateko" sortu zela, eta horrela jardun zuela Guardia Zibilak itxi zuen arte.
Bestalde, fiskaltzak eta defentsak auzia artxibatzeko eskaera egin zuten.
Epaiketako bigarren saioan guardia zibilek deklaratu zuten, eta Iñigo Iruin abokatuaren galderei erantzunez, auziko instrukzioa gidatu zuen poliziak aitortu zuen Egunkaria ixteko "eskatu" ziola epaileari.
Bi jardunaldiren ostean, epaiketa eten egin dute urtarrilaren 12ra arte.

Atxikimenduak

Euskal Herriko alderdi abertzaleetako, ELA eta LAB sindikatuetako eta euskalgintzako ordezkari ugari egon dira Madrilen auzipetuei babesa ematen. Era berean, atxikimenduak geroz eta gehiago dira. Asteon Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteko zuzendaritza batzordeak eta langileek, eta Huheziko langile batzordeak bat egin dute auzipetutako bost lagunekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak