Bost zinegotziok jakinarazi dute aurrerantzean Alkarbideren izenean egingo dutela lan euren udaletan. Adierazi dute "erabaki mingarria" izan dela, baina "ezinbestekoa aldi berean, EAk hartu duen norabideagatik".
Diote Eusko Alkartasunaren norabide berriak ez duela botoemaleen onespenik, eta horren ondorio izan direla hauteskundeetako emaitzak.
Euren herriekiko eta herritarrekiko konpromisoa berretsi dute, eta euren ongizatea bermatzeko lanean jarraituko dutela gaineratu.
Aretxabaletako zinegotzi Lore Martinez eta Edorta Mendietak, aitzitik, Eusko Alkartasunan jarraituko dute, eta baita Arrasateko Pello Urizarrek ere. Are gehiago, dakizuen bezala Urizar bera izendatuko dute seguruenik alderdiko buru asteburuan Gasteizen egingo duten ezohiko batzarrean.