Jardunaldietan parte hartuko duten jatetxeen artean daude Arrasateko Hilarion, Bergarako Lasa, Leintz Gatzagako Soranetxea eta Oñatiko Etxe-Aundi, Goiko-Benta eta Arantzazuko Santutegia hotela.
Jardunaldiak hasteko, pintxoak
Ohiturari jarraituz, pintxo banaketa batekin egingo da jardunaldi horien aurkezpen herrikoia. Bergaran izango da oraingoan, pazkoetako jaien barruan, datorren martitzenean, maiatzak 25, 18:30ean, herriko plazan. Hemen ere, bakailao eta baratzeko produktuekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira.
Bisitaldiak
Gastronomiarekin zerikusia duten bisitaldiak ere egin ahalko dira ekainean zehar. Leintz Gatzagan Eugenio Otsoa gatz museoa, Arantzazun Gomiztegi kooperatiba edo Antzuolan Lapatza nekazaritza ekologikoko baserria bisitatzeko aukera izango da.
Bakailaoarekin eta baratzeko produktuekin Debagoieneko jardunaldi gastronomikoen bosgarren edizioa beraz, ekainaren 1etik 30era.