Ibarreko herri guztietako txokoak batzen ditu zerrenda honek. Batzuk ezagunak, Arantzazu, Gatzagako Gatz Museoa edota Eskoriatzako Ibarraundi Museoa esaterako. Baina badaude akaso hain ezagunak ez diren beste hainbat puntu ere, Elgetako erdi aroko gunea edota Antzuolako errota, besteak beste.
Bi talde ezberdinendako daude prestatuta bisita hauek: ikastetxeendako eta gainerakoendako. Ikastetxeen kasuan, maila bakoitzarentzako bisita desberdinak antolatu dituzte, eta hainbat puntutan material didaktikoa ere eskainiko dute elementu osagarri gisa.
Prezioa
Bisita gidatuen prezioa ezberdina da tokiaren arabera, baina gehienak euro bat eta hiru euro bitartean daude. Taldeak, gehinez 30 pertsonakoak izango dira, eta garraioa zein bazkaria talde bakoitzaren ardura izango da, alojamendua eskainiko den arren. Bisita gidatuen eskaera, aurrez ezarritako epearen barruan egin beharko da.