Debagoieneko Aralarrek 18/98 prozesua zentzugabea dela azpimarratu du

Txomin Madina Milikua 2007ko ots. 8a, 17:17
Fiskalak 18/98 auzian inkulpatuendako zigor eskaerak murrizteko egindako proposamenaren harira, Debagoienako Aralar alderdiko zinegotziek auzi honen zentzugabetasuna salatu nahi izan dute. Hala, auziperaturik dauden herritarrei elkartasuna adierazteko, euren buruak auto-inkulpatzea erabaki dute.

Debagoieneko Aralarreko zinegotzi guztiek egindako prentsa agerraldian, 18/98 prozesua zentzugabea dela azpimarratu dute. Zigor eskariak gutxitzea baino, auzia behin betiko artxibatzea  ere eskatu dute. Pertsonen ekintzak beharrean, kolektiboen jarrera epaitzen ari direla diote.
Gizarte mugimendu horien aurka aurrera eramaten ari diren kriminalizazio politika baztertzeko eskatzen dio Aralarrek dagokionari.
Alderdiaren ustez, 18/98 prozesuak duen izaera politikoa saltzeko modukoa da.

Fiskalak inkulpatuei zigorrak murrizteko hartutako erabakia nahikoa ez dela uste dute, eta estatuaren jarrera,  eskubide politiko zein zibilak zigortzeko helburua ikusten dute. Horren aurrean, 18/98+ taldeak martxan jarritako auto-inkulpazio kanpainarekin bat egiten dute.

Era berean datorren larunbatean Bilboko Ayala Antzokian egingo den ekitaldira eta martxoak 10erako deitu dute manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten diete herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak