Ibarreko datu horiek Gipuzkoako bataz besteko datuekin alderatzen baditugu, bestetik, esan genezake Debagoienean langabeziak gehiago egin duela gora hilabete batean. Gipuzkoan %10ekoa izan da gorakada, bataz beste, eta ibarrean esan bezala %12koa izan da igoera.
Dena dela, Hego Euskal Herrian Arabako lurraldea izan da gorakada handiena izan duena, abendutik hona %11 igo da, hain justu, langabezia. Nafarroan %10 igo da; Bizkaia izan da igoera txikiena izan duena: %8. Hego Euskal Herri osora begiratzen badugu urtarrilean baino 12.875 langabe gehiago daude.
Ibarreko datuak
| 2008ko urtarrila |
2009ko urtarrila |
|
|---|---|---|
| Antzuola | 86 | 87 |
| Aretxabaleta | 317 | 342 |
| Arrasate | 1.204 | 1.325 |
| Bergara | 568 | 633 |
| Elgeta | 32 | 38 |
| Eskoriatza | 236 | 258 |
| Leintz-Gatzaga |
11 | 13 |
| Oñati | 321 | 412 |
| Guztira | 1.986 |
3.108 |
*Langabe kopurua herrika