Debagoienean Kantari ikuskizuna Eskoriatzan izango da aste bukaeran

Usoa Agirre 2007ko urriaren 26a

Pasa den astean Oñatin izan baziren, aste honetan Eskoriatzan izango da karaoke ikuskizuna. Zapatuan eta domekan da hitzordua, 17:00etatik aurrera.

35 taldetan banatuta, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 150 gaztetxo inguru izango dira taula gainean abesteko eta dantzatzeko euren abilezia erakutsiko dutenak.
 
HUHEZI fakultateko aretoa izango da eskenatokia, eta abestuko dituzten kantak, euskaldunak denak ere, estilo eta mota askotako arrakastak dira: Pirritx eta Porrotxen Maite Zaitut, Joxe Ripiauren Kaiser Sose, Kortaturen Sarri Sarri edota Tapia eta Leturiaren Galdurikan nago, besteak beste.
 
Non: Huheziko aretoan.
Noiz: urriaren 27an eta 28an.
Ordua: egun bakoitzeko hiru saio egongo dira: 17:00etan, 18:15ean eta 19:30ean.
Taldeak: Aretxabaleta eta Eskoriatzako 35 taldek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak