Debagoienean Kantari: Bergaran agurtuko da

Usoa Agirre 2007ko aza. 19a, 11:20
Kantari karaoke ikuskizunaren azken aurreko saioa jokatu zen Bergarako Jam aretoan, atzo, domeka. Bergara izan da herri aukeratua herriz herri ibili den ikuskizunari agur esateko. Aurrez, Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin ibili dira umeak kantari.

Ume eta gaztetxo mordoa, oraingo honetan ere, kantuan eta dantzan ibili direnak, ilusioz prestatutako koreografiak jende aurrean erakutsiz. Guztira, 8 eta 12 urte bitarteko 170 haurrek parte hartu behar dute Bergarako bi saioetan; Bergarako 47 talde eta Antzuolako talde bat ere bai. Umeak, inoiz baino urduriago, baina, astero moduan, oso pozik. Gehienen esanetan, dagoeneko zain daude hurrengo Kantari noiz izango den.

Jam goraino bete zuten ikuskizuna ikustera gerturatu ziren ume, gazte eta gurasoek; umeekin domeka arratsaldea pasatzeko modu aproposa. Oraingo honetan ere, abesti euskaldunak entzun genituen: Pirritx eta Porrotx-en Maite zaitut, edo Hemendik At-en Eskutitza, esaterako.

Azken saioa

Hurrengo astean, hilaren 25ean, izango da Kantari-ren azken saioa. Amaia Txintxurreta oñatiarrak aurkezten duen karaoke ikuskizuna herriz herri grabatzen ibili da GOITB, eta, gero, hainbat saiotan banatuta ikusteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak