Debagoienean Kantari: Arrasaten ere, umeak pozik

MaierUranga 2007ko aza. 12a, 11:21
Sekulako ilusioz igo ziren arrasatear gazte asko, joan den aste bukaeran, Amaia Antzokiko eskenatokira. Euskal kantu mordoa eta dantza asko ikusi genituen.

Zapatu eta domeka arratsaldean, gaztetxoz bete zen Amaia Antzokia. Giro polita egon zen bi egunetan, eta ume eta gazteak, astero bezala, zoriontsu. Kantatzen hasi aurretik gehienak urduri zeuden arren, amaitzerakoan sentitzen zuten alaitasunak merezi izan zuen.

Aramaioko hiru talde

Guztira, 36 taldek hartu zuten parte; horietatik gehienak arrasatearrak ziren arren, baziren hiru aramaiokoak, eta Legazpiko parte-hartzaile bat ere topatu genuen kortina atzean entseatzen.

8 eta 12 urte bitarteko umeek hartu zuten parte Arrasaten ere, eta argi dago izar txiki horiek talentu aparta dutela ondo pasatzeko eta kanturako, nahiz eta, batzuetan, mikroa piztuta duten ahaztu.

Karaoke ikuskizuna

Umeek argi daukate ez dela lehiaketa Kantari. Eta igartzen da, gainera, eurekin hitz eginez gero. Ez daukate lehiarako beldurrik, elkarri laguntzen diote eta, beste taldeen txanda izanda ere, beheko aulkitik bada ere, abesten ibiltzen dira, ondokoa animatuz.
Batek daki; akaso, Kantari-tik, izar handiak irtengo dira. Karaoke ikuskizunean kantuan hasi, eta imajinatu dezatela datorrena!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak