Debagoienean etxebizitzen salerosketak geldi daude

Mirian Biteri 2008ko eka. 23a, 12:08
Etxebizitzen salerosketen merkatua "oso geldi" dagoela jakinarazi du Deba Garaia inmobiliariako Jesus Mari Markaidek. Errealitate hori agerian uzten duen hainbat datu daude gurean: Oñatiko Kurtidexako etxe tasatuetarako bost pertsonek baino ez dutela izena eman eta Arrasateko Gelmako etxeetan garajea oparitzen dutela, besteak beste.

Joan zen urtekoarekin alderatuta, aurtengo martxoan Gipuzkoan %34,1 jaitsi da etxeen salerosketa; otsailean, berriz, beherakada hori %33koa izen zen. Jaitsiera altuena, baina, urtarrilean izan zen. Hilabete horretan %36 gutxitu ziren salerosketak.

Deba Garaia inmobiliariako Jesus Mari Markaidek azaldu du eskaeren arloan "oso baxu" dagoela, "inoiz ezagutu ez dugun bezala". Horren harira, Arrasateko egoera beste herri batzuetakoa baino "okerragoa" dela aipatu du. 

Prezioak behera

Etxebizitzen prezioak behera egin duela gaineratu du. Azarotik hona, prezioa %11 jaitsi dela dio. Bigarren eskuko prezioa, berriz, %14 inguru txikitu dela dio.

Markaidek gomendioa egin die etxez aldatu gura direnei: "Lehen beti esaten genien lehenengo etxea erosi eta gero bestea salduko duzu. Orain, kontrakoa gomendatzen dugu: lehenengo saldu eta dirua eskuan dutenean, bestea erostea. Jende asko dabil arazoekin", azaldu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak