Debagoiendarrak oporretara joanak dira

Arritxu Barruso 2007ko abu. 20a, 13:15
Gure bailarako arazo larrienetako bat aparkaleku falta omen da. Ez luke hori bera esango egun hauetan ibarreko herriak bisitatzera datorren edonork. Debagoiendarrak oporretara joan dira. Gure herrietako kaleetatik bueltatxo bat eman besterik ez dago horretaz ohartzeko.

Goizeko hamaikak dira. Urteko beste edozein sasoitan Arrasateko Otalora kalean aparkalekua aurkitu aurretik errotonda eta errotonda bitartean buelta batzuk eman beharko genituzke lehenengo. Orain berriz,  autoa non utzi aukeratu dezakezu.

Herriko plazan ez dago animarik ere. Herriaren erdigunean, gainera, denda gehienek ‘oporrengatik itxita’ kartela zintzilikatu dute. 

Bergarako plazan ere egun hauetan ez dago inolako arazorik autoa aparkatzeko. Denda asko eta askok bere ateak itxita mantenduko dituzte hilaren 27ra arte. Dena dela, beste batzuk, fin fin lanean ari direla ere ohartu gara.

Oñatiko plazan, ordea, jende gehiago ikusteko aukera izan dugu. Turismoak ere badu eraginik horretan. Oñati baita Debagoienan udan turista gehien jasotzen dituen herria.

Gauza guztiak dauzka bere abantailak, eta abuztuan bertan egotea tokatu zaigunoi autoa aparkatzeko daukagun erraztasunak ematen duen pozarekin konformatu behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak