Leintz Gatzaga, Antzuola edota Elgeta moduko herrietan atzo, egubakoitza, hasi zituzten aratusteak. Gaztetxoenak izan ziren lehenengo mozorrotu zirenak.
Iluntzean, berriz, Bergarako pilotalekua goraino bete zen, urtero moduan, musika bandak eta orkestra bandak eskaintzen duen aratuste kontzertua ikusteko.
Gaur, berriz, 12:00etan Arrasaten hasi duten kalejira izango da ibarreko jendetsuena, baina Bergaran eta Eskoriatzan, esaterako, gogotik ospatuko dituzte jaiak, desfile eta guzti (Eskoriatzan 17:30ean hasita eta Bergaran 18:30ean). Aretxabaletarren egun handia bihar izango da.