Debagoienak jasoko du Aldundiko aurrekontuetan diru gehien

Jon Berezibar 2007ko urt. 24a, 11:36
Astelehenean aurkeztu zuen Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Ahaldun Nagusiak aurtengo aurrekontuen banapena. 32.694.802 euro jasoko ditu Debagoienak aurrekontu orokorretatik. Horretaz gain, Eibar Gasteiz autobidea egiteko 227.046.459 euro jasoko ditu eskualdeak.

Autobidearen lanak direla eta egingo du Aldundundiak Gipuzkoako inbertsiorik handiena Debagoienean. Hain zuzen ere, Leintz Gatzaga da biztanleko inbertsio handiena duen herria, 77.819 eurorekin. Gipuzkoako batez besteko biztanleko inbertsioa 1.853 eurokoa da, iaz baino %20 altuagoa.



2007ko Gipuzkoako aurrekontuen banapena Debagoienean


Alorrazenbatekoa €
Gizarte politikak
13.277.189
     Pentsioak-prestazioak
     2.408.327 
     Gizarteratzea
     1.421.374
     Adin txikikoak
     181.057
     Ezinduak
     3.115.363 
     Edadetuak
     6.151067 
Bide-azpiegiturak6.349.000
Bidegi 159.837.212 
Garapen jasangarria 1.046.370 
Beste batzuk
5.696.887 
Inbertsio plan berezia 8.145.000 
  
Guztira32.694.802 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak