Deigarria da Aldundiaren aurrekontuetan kalkulatu baino lau milioi gehiago egongo dela azkenean Debagoieneko herrien artean banatzeko. Oro har, Gipuzkoa osorako, 38,5 milioitan igo da aurreikusitako kopurua, 372 milioitik 432ra.
Ogasun emaitza onak
Datu horiek joan den astean jakinarazi zituen Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza sailak, 2007rako eta 2008rako Ogasunak jasoko duen diruaren aurreikuspenen informazioarekin lotuta. Izan ere, UFFFa zergen bidez batzen den dirutik kalkulatzen da. Ogasun eta Finantza sailak azaldu zuen moduan, aurten, Gipuzkoako Ogasunak iaz baino %9,54 gehiago jasoko du, 4.357 milioi euro baino gehiago, hain zuzen ere, eta horrela azaltzen da UFFFa ere igotzea.
Datorren urterako
Bestalde, 2008. urterako aurreikuspenak ere gertu ditu Foru Aldundiak; horien arabera, datorren urtean, 39,9 milioi euro inguru jasoko dute Debagoieneko Udalek, hau da, aurten baino sei milioi euro pasatxo gehiago.
Kasu horretan ere, udal gehienak Gipuzkoako batez bestetik (%16,40) gora igoko dira: igoera handiena Aretxabaletak izango du (%22,81). Batez beste, debagoiendar bakoitzeko 688,1 euro jasoko dute Udalek.
Kontuan hartu behar da, datorren urtean hasita, Ekonomia Ekintzen Zerga kentzeagatik onartu zen konpentsazioa Udalek jasoko duten kopuruan sartzen dela, hortik igoera. Ogasun sailak 4.568 milioi jasotzea espero du datorren urtean.
Debagoieneko udalek jasoko dutena
| 2007an (eurotan) |
Igoera |
200rako aurreikuspena (eurotan) |
|
| Antzuola |
1.248.375,33 |
%13,72 |
1.331.290 |
| Aretxabaleta |
3.833.374,93 |
%13,26 |
4.156.490 |
| Arrasate |
13.758.272,51 |
%11,96 |
14.419.100 |
| Bergara |
9.178.766,32 |
%11,43 |
9.574.270 |
| Elgeta |
658.697,05 |
%10,73 |
690.290 |
| Eskoriatza |
2.379.696,71 |
%13,36 |
2.538.570 |
| Leintz Gatzaga |
235.173,81 |
%14,48 |
236.030 |
| Oñati |
6.613.520,10 |
%11,79 |
6.958.630 |
| Guztira |
33.823.086,5 |
|
39.904.670 |