Erkidegoan, barne produktu gordinaren %1,65a zuzentzen da bataz beste ikerkuntza eta garapenerako; Eustaten datuen arabera beraz, Debagoienean aisa gainditzen da batazbesteko hori. Diru gehien baina, Bilbok bideratzen du, 390 milioi euro ingururekin.
Erkidegoan, 1.090 milioi euro erabili ziren 2007an ikerkuntza eta garapenerako, eta lau eskualdetan, hau da, Bilbo Handian, Donostian, Arabako Lautadan eta Debagoienean, gastua 100 milioi euro baino gehiagokoa izan zen. Lau eskualde hauek egindakoak, gastuaren %76a suposatzen du, eta ikerkuntzaren arloan Erkidegoan lan egiten duten ikertzaile, tekniko eta laguntzaileen %79ak dihardu leku hauetan.
Gurean gastua 116 milioi eurokoa izan zen, Gipuzkoan osoan egindako gastuaren %26a hain zuzen ere. Ingeniaritzara eta teknologiara bideratu zen gastuaren gehiengoa Debagoienean.