EAEn, batez beste, 5,36 egun dira airearen kalitatea txarra dena; gurean, ordea, ia hirukoiztu egin da kopurua, 15 egun baitira negatibotzat hartu direnak. Airearen kutsadurari aurre egiteko plangintzak dira, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean lehentasuna dutenak. Horren harira, hainbat udaletan abian ipini dituzte kutsadura gutxitzeko ekimenak, esaterako, Arrasaten.