Datozen egunotan jokatuko dituzte denboraldia 'berotzen' hasteko torneoak

Xabier Urtzelai 2008ko abu. 31a, 20:13
Joan berri den asteburua lagun arteko norgehiagokak jokatzeko aprobetxatu dute ibarreko talde gehienek, bai preferentekoek eta baita erregional mailakoek ere. Denboraldi-aurrea, bete-betean. Iraileko bigarren asteburuan hasiko dituzte liga txapelketak, baina lehenago hainbat 'bolo' geratzen dira jokatzeko.

Liga hasiera berotzeko balio duten Arrasate Hiria, Bergara Hiria eta San Martingo torneoa izango dira datorren asteburuan, baina Bergara aldeko txapelketetan kanporaketak aste barruan hasiko dituzte. Eguenean bertan hasiko dute Bergara Hiria, erregional mailako taldeen parte-hartzearekin. Preferenteko Aloñak Bergarako lehenengo eta bigarren erregionaleko taldeak izango ditu aurrean, eta baita Antzuola ere. Ez da izango, baina, Bergara aldean egingo duten torneo bakarra, aurten kategoriaz igo den BTLSek beste txapelketa bat antolatu duelako: erregional mailako lehenengo San Martin torneoa. Hori zapatu eta domekan jokatuko dute, eta UDA, Mondra, Anaitasuna eta BTLS izango dira aurrez aurre.

 

Preferenteko mailako hiruko torneoa domekan jokatuko dute Aloñak, Aretxabaletak eta Mondrak. Taldeen artean hainbat aldaketa izan dira –aurrerago emango dugu horren berri–, baina uztailean Goienkaria-k aurreratu moduan Aretxabaletako eta Mondrako aulkietan izango dira aldaketa handienak. Hala, domekan Andoni Azkargorta antzuolarra izango da Mondra gidatzen, eta Igor Gordobilek UDA zuzenduko du, Arenazarekin batera –Mojategin egonda Gordobil ez ote da nahastuko...–. Aloñak, berriz, jarraikortasuna emango dio Josu Zubiaren proiektuari.

 

Datozen egunotako torneoen ordutegiak, hemen:

 

Arrasate Hiria

 

Hiruko torneoa.

Domekan, hilak 7, Mojategin (16:30).

Taldeak:

> Aloña Mendi

> Aretxabaleta

> Mondra

 

Bergara Hiria

 

Lauko torneoa.

Eguenetik zapatura, partidu guztiak 18:30ean, Agorrosinen.

Eguena, hilak 4:

Bergara (Bigarren erreg.)-Aloña

Egubakoitza, hilak 5:

Bergara-Antzuola

Zapatua, hilak 6, finala.

 

Erregional mailako San Martin Torneoa

 

Lauko torneoa.

Zapatua eta domeka, Ipintzan.

Norgehiagokak:

Zapatua, hilak 6:

BTLS - Mondra (11:30)

Anaitasuna - UDA (16:30).

Domeka, hilak 7:

3. eta 4. postuagatik lehia (16:00)

Finala (18:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak