Datozen egunotako kultur agenda

Usoa Agirre 2007ko urr. 31a, 18:55
Domu santu eguna da bihar, eguena. Ondorioz, lau eguneko zubia izango dugu batzuk datozen egunotan. Kanpora joango dira asko, baina hemen geratzen direnentzat badago zer ikusi, zer entzun eta zertaz gozatu. Hemen duzue datozen jai-egunetan ibarrean izango ditugun ekintza kulturalen berri.

Musika

Arrasate
Liga Quintana taldeak kontzertua egingo du egubakoitzean, 3.60 aretoan
Frantziako Liga Quintana taldeak kontzertua egingo du egubakoitzean, azaroaren 2an, Arrasateko 3.60 aretoan. Harekin batera, Noviembre taldeak ere egingo du kontzertua. Saioa 23:00etan hasiko da eta prezioa da 6 euro.

Antzerkia

Arrasate
'Aullidos' izeneko antzezlana egingo du Teatro Corsariok  
Fantasia, erotismoa eta umore beltza dira antzezlan horren oinarri.
Azaroaren 4an, domeka, 19:30ean, Amaia antzokian.

Bergara
3 eta 6 urte bitarteko haurrendako antzerki emanaldia  
Marilo beti lo delako haurrendako antzerkia ikusteko aukera izango da Agorrosin ekintzagunean, Kutxaren laguntzarekin. Gehienez 50 umerendako lekua egongo da.
Azaroaren 4an, domeka, 17:00etan.

Erakusketak

Arrasate
'Naturaren argazkiak 2007' delako erakusketa  
Naturarekin lotutako argazkiek osatzen dute erakusketa hori. 17:30-20:30 ordutegian egongo da ikusgai.
Azaroaren 2tik 25era, Kulturateko klaustroan.

Elgeta

Emilio Mandalunizek erakusketa jarriko du  
Mandalunizen margolanak Espaloia Kafe Antzokian ikusi ahal izango dira.
Eguenean hasi eta azaroaren 25era arte.

Bergara
Nieves Medela arrasatearraren lanak Nahikari tabernan  
Arrasateko margolariak olio-lanak zintzilikatuko ditu Nahikariko paretetan.
Eguenean hasi eta azaro bukaera arte.

Oñati
'Batetik-Bestera' delako udako argazkien erakusketa  
Batetik-Bestera udako argazki lehiaketara aurkeztutako 23 argazkiak ikusgai daude gaztelekuko kuboan. Ikusleak izango dira lanok epaituko dituztenak eta lehiaketako irabazleak aukeratuko dituztenak. 200 eta 150 euroko sari bana emango  dituzte.
Erakusketaren azken eguna urriaren 31 da ( 18:30etik 20:00etara).

Bergara
Matias Azkarate margolariak erakusketa du ikusgai  
15 margolan zintzilikatu ditu Azkaratek Nahikari tabernako paretetan. Natura hilak eta paisaiak dira, batik bat, Ricardo Azkargortaren ikaslearen lanen ardatza. 
Eguaztenean da erakusketaren azken eguna.

Bergara
Kilometroak 07 gai hartuta argazki erakusketa jarri dute Aroztegi aretoan 
Aranzadi ikastolak antolatu eta urriaren 7an ospatu zen Kilometroak jaian ateratako argazkiak ez ezik, urte osoan barrena egin diren ekitaldietakoak ere ikus daitezke. Guztira 42 argazki dira, 40x50 neurrikoak, denak koloretan. Argazkien egileak dira: Aitor Usobiaga, Javier Vicente, Luis Fernandez, Josetxo Arantzabal (GOIENKARIAko argazkilaria) eta Jose Mari Lopez.
Azaroaren 2tik 9ra egongo da ikusgai, astebete.

Bergara
'Tratu txarren aztarnak' delako erakusketa  
Avaim elkartearena da erakusketa eta Udaleko Ongizate sailak ekarri du herrira. Tratu txarrak jasan dituzten umeek egindako marrazkiek osatzen dute erakusketa hori.
Azaroaren 7ra arte egongo da ikusgai, kultura etxean.

Zinema

Elgeta
Nagusi zein haurrendako filmak  
Gaztetxoenen kasuan, Pipi Galtzaluze ikusteko aukera izango dute azaroaren 4an, domeka, 17:30ean. Helduendako zineklubean, berriz, emango dute La vida de los otros filma. Azaroaren 7an, eguaztena, izango da hori, 21:00etan.
Espaloia Kafe Antzokian.

Arrasate

Nagusi zein haurrendako lau film emango dituzte egunotan Amaian 
Umeendako, azaroaren 3an Movida bajo el mar filma emango dute, 17:00etan. Nagusiek ikusi ahal izango dituzte: Mataharis azaroaren 2an (22:00); 3an (19:30) eta 5ean (20:30). Caótica Ana, 1ean, eta Bajo las estrellas, 8an; biak ala biak, 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak