Datorren urteetarako plan estrategikoa aurkeztu du Elkarhezitzen proiektuak

Txomin Madina Milikua 2007ko urt. 19a, 17:49

Debagoieneko hainbat gobernuz Kanpoko Erakundek martxan jarritako proiektua da Elkarhezitzen. 2006 eta 2010 urte tarterako plan estrategikoa aurkeztu zuten eguenean. Munduko errealitateari eta Ipar eta Hegoaren arteko ezberdintasunei buruzko kontzientzia kritikoa sustatzea du helburu. Eskola zein eskoletatik kanpo helburu hauek sustatzea eta taldearen barne egitura indartzea dira plan estrategikoaren ardatzak.

Pasa den urteko martxotik datozen urtetarako plan estrategikoa lantzen ibili dira Elkarhezitzen elkarteren ardatzak finkatzeko. Ardatzok, barne zein kanpo ekintzak eta helburuak definitzeko eta aurrera nola eraman finkatzeko balioko diete.


Debagoienako 5 elkartek osatzen dute Elkarhezitzen proiektua, baina ateak zabalik dituzte bai norbanakoek baita elkarteek ere parte har dezaten.

Elkarteen lanak bateratzeko

2000 urtean eratu zuten Elkarhezitzen Harreman, Serso, Hiruatx, Mugarik gabeko ingeniariak eta  mundu solidarioa helburu gobernuz kanpoko erakundeek. Elkarte hauen lanak bateratu, eta bizi garen munduaren aurrean begiak irekitzea izan da beti helburua kideen esanetan.

Hezkuntza formalean, hau da, eskolatan egiten den kontzientziazio lanetan indar handia jartzen du Elkarhezitzenek, baina baita kaleko mobilizazioetan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak