Datorren urtean ez da Bergarako San Pedro parrokian egingo organo zikloa

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urr. 26a, 18:59
San Pedro parrokia zein organo erromantikoa eraberritu egingo dituztela eta, lekuz aldatuko dituzte kontzertuak. Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu non izango diren.

Aurreko zapatuan bukatu zen organo erromantikoaren nazioarteko X. zikloa eta balorazioarekin batera, albiste baten berri ere eman dute antolatzaileek: datorren urtean zikloa ez da Bergarako San Pedro parrokian egingo. Parrokia zaharberritze prozesuan murgilduta egongo da eta baita organo erromantikoa ere. Hori horrela, Bergarako kontzertuak "lekuz aldatuko direla aurreratu dute antolatzaileek", leku berria zein izango den zehaztu barik.

Balorazio oso positiboa

Zikloa antolatzen duten Bergarako, Azkoitiako eta Azpeitiako udalek "balorazio oso positiboa" egin dute eta azpimarratu dute "aurrez ezarritako helburuak bete" egin direla, "alde betetik, jende asko hurbildu delako kontzertuetara, batez ere, Azkoitian eta Bergaran Donostiako Orfeoiak egindako emanaldietara, eta, bestetik, organoa, txistua eta bertsoak elkarren ondoan jartzea ederki asko hartu dutelako entzuleek: Bergarara jende asko joan zen munduan beste inon eskaintzen ez den kontzertu berezi hartara".

Datorren urteko zikloari dagokionez, Azkotiako Santa Maria La Realeko eta Azpeitiako Loiola Baselizako emanaldiek bere horretan jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak