Datorren astean hasiko dute ikasturte berria Debagoieneko ikastetxeek

Miren Manias 2010ko ira. 3a, 14:25
Astelehentik ostegunera bitartean itzuliko dira Debagoieneko neska-mutikoak ikasgeletara, gehienentzat hori bai, martitzena izango da hasiera eguna. Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako 2000 ikaslek baino gehiagok eskolarako bidea egin beharko dute ostera ere. Betiko martxa hartu arte, hori bai, lehen egunetan goizeko ordutegia izango dute Lehen eta Bigarren Hezkuntzetan.

Arrasateko Arizmendi ikastolan, esaterako, asteazkenean hasiko dira eskolak ematen goizez bakarrik; hilaren 15etik aurrera, berriz, goiz eta arratsaldez ibiliko dira lanean. Herri Eskolak egun bat lehenago, martitzenean ekingo dio ikasturte berriari, honek ere goizez bakarrik.

Oñatiko Herri Eskolako eta Elkar Hezi ikastetxeko neska-mutikoek martitzena izango dute ikasturte berriko lehen eguna. Bietan goizez arituko dira; herriko jaien ondotik, ohiko ordutegiari helduko diote: goizez eta arratsaldez, hain justu ere. Ikasturte berria irekitzeko martitzena aukeratu dute Aramaioko, Antzuolako eta Elgetako ikastetxeek ere.

Aretxabaletan eta Eskoriatzan eguaztenean hasiko dira eskolako martxa hartzen ikastolan, eta eguenean Herri Eskoletan.

Bailarako goiztiarrenak bergararrak izango dira: asteburu honetan oporrak bukatutzat eman eta astelehenean bertan ekingo diote berriz ere lanari.

Berrikuntzak ikasturte berrirako

Eta ikasturte berrirako berrikuntzak ere izango dituzte Dabagoieneko hezkuntza zentroetan, ikasle zein irakasleen konpetentziak ondoen garatzeko helburuarekin: euskara sustatzeko proiektuak, curriculum berriaren egoitzapena, espazioen berrantolaketa, eskola 2.0 eta ingelesezko barnetegien egitasmoak dira horietako batzuk. Bestetik, aipatzeko da aurten matrikulatutako ikasle kopurua igo edota matendu egin dela toki guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak