Barikuan hasiko da Danbakaren laugarren edizioa

Maider Arregi 2010ko urr. 19a, 14:24

Urriaren 22an, ostiralean, emango diogu hasiera Danbakako laugarren edizioari. Lehenak taula gainean: Black River, Desprezio, Lord Witch eta La-Tox taldeak. Jarraian duzue zuzenekoen egitaraua.

Kontzertuak

Urriak 22
Black River (Oñati)
Desprezio (Soraluze-Bergara)
Lord Witch (Bergara)
La-Tox (Bergara)

Azaroak 5
El Trio Calavera (Oñati)
Rock Privado (Oñati-Donostia)
Front Malabar (Arrasate)
Ymotek (Abadiño)

Azaroak 19
Doctors Klub (Abadiño-Durango)
Rombos Negros (Bergara)
Karpovian Projekt (Mutriku)
Ez! (Oñati)

Azaroak 26
Xarma (Ondarru)
Txusters (Eibar)
Seafóid(Eibar)
Scam (Aretxabaleta)

Abenduak 17
Dark Code (Bergara)
Kubers (Soraluze)
Asfiksia (Oñati)
Industria Dolor (Arrasate)

Sarrerak
Sarrerak erosteko hiru modu daude: Goienako edozein egoitzatan eta Elgetako Espaloian eros daitezke; edo, bestela, telefonoz  ere badago aukera, 943 25 05 05 zenbakira deituta.
Sarrerak 5 eurotan salduko dira, baina Gazte Kutxarekin erosiz gero 3 euro balioko dute.
Gainera, kontzertu guztiak –finala barne– ikusteko bonu berezi batzuk ere egongo dira. Bonu horiek 22 eurotan salduko dira. Gazte Kutxarekin erosita, berriz, 12 euro ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak