Danbakako kamisetak eta kontzertuetarako sarrerak salgai

Usoa Agirre 2008ko urriaren 8a

Urriaren 17an hasiko dira Danbaka lehiaketaren III. edizioko kontzertuak eta gaur egin dute kontzertuon aurkezpen ofiziala Elgetako Espaloian. Aurtengo ediziorako prestatu dituzten kamisetak erakutsi dituzte eta sarreren berri eman dute.

Gaurko prentsaurrekoan izan dira Kutxako Kultura, Aisia eta lankidetza sailaren arduradun Mikel Irizar, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñakoba, Espaloia Kafe Antzokiko arduradun Samu Gorrotxategi eta Danbaka lehiaketako koordinatzaile Iker Barandiaran.

P1017813

Kontzertuak

Kontzertu guztien berri duzue albiste honetan.

 

Sarrerak salgai
  • Non eskuratu? Goienako egoitzetan, Espaloian edo 943 25 05 05 telefonoan.
  • Sarrera: 5 € - Gaztekutxa txartelarekin:  3 €
  • Abonua: 25 € - Gaztekutxa txartelakin: 18 €

Danbaka kamisetak

Bi modelo eta bi kolore daude neska eta mutilendako. Prezio eta aukera desberdinak daude. Espaloia Kafe Antzokiko kontzertuetan egongo dira salgai.

Sariak eta babesleak

  • Gaztekutxa Sari nagusia: lehiaketako talde onenak disko bat grabatuko du. Arrasateko Shot! grabazio estudioan eta Danbakak eta Gaztelupeko Hotsakek kaleratuko dute.
  • Mondragon Unibertsitatearen saria Debagoieneko onenari: Debagoieneko talde onenak disko bat grabatuko du Arrasateko Shot! grabazio estudioan eta Danbakak eta Gaztelupeko Hotsakek kaleratuko dute. 
  • Lazkano musika dendak Ikusleen saria: ikusleek aukeratutako taldeak 1.300 euroko bonoa izango du Arrasateko Lazkano musika dendan gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak