Emanaldia Aby-Kemek hasiko du. Horren ostean, Belceblues arituko da;
eta bukatzeko, Malenkonia. Talde bakoitza ordu erdiz arituko da.
Hiru kontzertuak amaitu ondoren SMS bidez eta Espaloian dagoen boto-kutxarekin botoak emateko aukera itxi egingo dute.
Epaimahaiak hiru finalisten arteko irabazlea eta bakarlari onena aukeratu beharko ditu, eta Ikuslearen saria jasoko duen taldea erabakitzeko zenbaketa egingo dute. Hori guztia Iruñeako Kerobia talde gonbidatuak jo bitartean. Kerobiak Rose Escargot izeneko bigarren lana aurkeztuko du, eta 40 minutuko emanaldia egingo du.