Danbakako bosgarren kontzertua gaur, estiloen koktelera

Folk, reggae eta rocka, punk-rockaren amorrua, funk eta pop-rock kokteleraz disfrutatzeko aukera gaur Espaloia Kafe Antzokian. Danbaka III. Musika Lehiaketako azken txanpa gero eta gertuago dago. Bi kontzertu besterik ez dira falta lehenengo faseari bukaera emateko. Hortaz, laster jakingo dugu zeintzuk izango diren finalera joango diren taldeak. Batzuek faboritoak izango dituzte dagoeneko, baina guztiak entzun eta ikusi arte ezin dena esan. Izan ere, ezuste asko ematen dira Danbakako kontzertuetan, eta taldeak uste baino prestatuago datoz lehiaketara. Debabarreneko eta Debagoieneko bina talde igoko dira Espaloiko agertokira. Ikusi taldeen gaineko aurkezpen bideoa.



ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.