Danbaka: Ikus-entzuleek Revelphone taldea aukeratu dute

Mirian Biteri 2008ko urriaren 6a

Dagoeneko aukeratu dituzte Danbaka musika lehiaketan parte hartu behar duten talde guztiak. Epaimahaiak 23 talde aukeratu ditu eta jarraitzaileek izan dute azkena zehazteko ardura. Revelphone nagusitu da.

Esan bezala, talde soraluzetarrak lortu ditu boto gehien (%32,24). Bost lagunek osatzen dute Revelphone: Josu Arriola, Gaizka Azkarate, Joanes Iñurrieta, Asier Iraeta eta Juan Fernandez. Punka-rocka egiten duen talde hori abenduaren 19an igoko da Elgetako Espaloiko agertokira.

Bigarren postuan Battle Cockies eta hirugarrenean Muskaria geratu dira. Arrasatekoak dira bi taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak