Danbaka: Debagoienetik kanpora ere oihartzuna izango du

Arritxu Barruso 2008ko urriaren 3a

Goienak hitzarmena sinatu du gaur goizean Barren, ...Eta Kitto! eta Anboto aldizkariarekin. Hitzarmen horri esker Elgoibar, Eibar eta Durangaldeko aldizkariek Danbaka lehiaketaren gaineko jarraipen zuzena egingo dute.

Goienak hiru aldizkari horiekin sinatzen duen lehenengo hitzarmena da hau, baina, iragarri dute lehenengo pausua besterik ez dela hori, eta etorkizunean ere elkarlanean jarraitzea gurako luketela.

Hitzarmen honen bitartez Debagoieneko musika taldeak gure ibarretik at ezagutzera emango dira. Ez hori bakarrik, Debabarreneko eta Durangaldeko taldeen eskaintza ezagutzeko aukera ere izango dugu modu horretan.

Aipatutako hedabideetako ordezkari guztiak pozik agertu dira hitzarmenarekin eta lehen pausu honi esker lortutako emaitzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak