Aste Santuko turistak Debagoienean

Miren Manias 2010eko apirilaren 3a

Madrildik, Burgosetik, Kataluniatik eta Euskal Herritik etorri dira gehientsuenak. Ibarreko turismo bulegoek eta museoek ordutegi eta bisita bereziak eskaintzen dihardute egunotan.

Dagoeneko, turista ugari dabil Debagoienean eta ibarreko turismo bulegoek igarri dute hori. Atzo, esaterako, erdigune historikoa erakusteko hainbat bisita gidatu egin zituzten Bergaran, herrira hurbildutako hainbat turista talderekin.

Oñatin, berriz, unibertsitatea eta parrokia ezagutzeko ia bisita guztiak egin zituzten; eta espero baino lagun gehiago zebilela ikusita, unibertsitatea ezagutzeko aparteko saio bat eskaini behar izan zuten arratsaldean.

 

Datozen egunotarako ere, bisita gidatu gehiago izango dira bailarako turismo bulegoen eskutik, izan ere, "aurrez egindako erreserba asko dago jada". Oñatin, esaterako, Kataluniatik etorritako 80 lagun inguruko taldea izango da domekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak