D3M herri plataforma hasi da Debagoienean sinadurak biltzen

Txomin Madina Milikua 2009ko urt. 13a, 20:32
Zapatuan aurkeztu zuten Bilbon Demokrazia 3 Milioi herri plataforma, martxoaren 1eko hauteskundeetan aurkezteko asmoarekin. Horretarako baina, ia 18000 sinadura behar dituzte, eta hauek biltzeko, hasi dituzte kanpainak herriz herri.

Ezker abertzaleko aurpegi ezagun ugari egon Demokrazia 3 Milioi herri plataformaren aurkezpenean, eta plataformaren sortzaileek adierazi zutenez, euren asmoa da espazio independentista eta aurrerakoi bat eratzea. Gaurko egoeran benetako aldaketa gauzatu nahi dutela esan zuten aurkezpenean, euren hitzetan, Euskal Herriko hiru milioi biztanleek etorkizuna modu askean erabakitzeko. Plataformako kideek uste dute Espainiako auzitegiek plataforma debekatzeko arrazoirik ez dutela, baina Candido Conde Pumpido Espainiako Estatuko fiskal nagusiak dagoeneko eman du ekimena ikertzeko agindua.

Herri plataforma honen asmoa da martxoaren 1eko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztea, eta hori egin ahal izateko, urtarrilaren 21a baino lehen ia 18000 sinadura batu behar dituzte Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Sustatzaileek hautagaien zerrenda urtarrilaren 21 eta 26 bitartean aurkeztu beharko dute.

Ekimen honen harira, Debagoieneko hainbat herritan hasi dira dagoeneko sinadurak biltzen, hala nola, Oñatin, Aramaion, Elgetan edo Aretxabaletan. Beste herrietan ere badute ekimenarekin bat egiteko asmoa. Bergaran, bihar (eguaztena) hasiko dira, eta Antzuolan eta Arrasaten ere, hurrengo egunotan ekingo diote sinadura bilketari. Herrietako udaletxeetan batuko dituzte sinadurak,eta herrian notariotza dagoen kausetan, hau da, Oñatin, Bergaran eta Arrasaten baita herriko notaritzan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak