Corpus eguneko egitaraua eta argazki zaharrak ikusgai

Maider Arregi 2008ko mai. 22a, 17:46
Aste bukaera honetan Corpus eguna ospatuko da Oñatin. Maiatzaren 23tik 25era bitartean ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da. Corpus egunean, domekan, Corpuseko prozesioa egingo da herriko kaleetan barrena. Egun horretako egitaraua eta Rafa Zubiria donostiarrak ateratako argazki zaharren galeria ikusgai duzue Goiena.net-en:

Corpus Eguna, maiatzak 25

09:00 txistulari bandaren goizeresia

10:00 Txopekua Tiro Zelaian, plater tiraketa (Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria)

10:00 Prosezioko irudiak  San Migel parrokiara ekartzea

10:45 San Migelen irudia eta korporazioa, San Migel parrokiara iritsiko dira.

11:00 Parrokian meza nagusia. Mesa ondoren Corpusetako prozesioa herriko kale nagusietan

13:30 Musika bandaren kontzertua

18:15 Foru Enparantzan Oñatz dantza taldearen emanaldia Corpus eguneko dantza egitarau osoa eskainiz

19:00 Musika bandaren eskutik dantzaldia Foru Enparantzan

Umorezko bakarrizketak, pailazoak eta rock kontzertua Korpus jaietako egitarauan

Oñatiko Corpus jaiak dira asteburuan eta Kultura ekitaldirik ez da faltako jai egitarauan.
Maiatzaren 23an, Improvisados umorezko bakarrizketak egongo dira Santa Ana antzokian 22:30ean. Paramount Comedy telebista kateko kideek bat-batekotasuna, komedia eta bakarrizketa uztartuko dituzte ikusleekin jolas eginez eta hauek barrez ipini asmoz. Pedro Llamas egunerokotasunarekin kritiko azalduko da imitazioa eta interpretazioa lagun. Carlos Ramosek ikuspegi zorrotza erabiliko du antzezpen lotsagabean eta Dani Lopezek tonu alu eta surrealistan barre egingo dio edozein gauzari.

Pailazoak eta rock musika

Zapatuan, maiatzaren 24an, txikien txanda izango da arratsaldean. Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoek Irriz Irri ikuskizuna eskainiko dute. Lehen saioa 17:00etan izango da Santa Anan eta emanaldi horretarako sarrera guztiak agortu direnez, bigarren saio bat antolatu dute 18:30erako.
Gauean, gaztelekuan Supagroupek jardungo du 22:30ean. New Orleansen sortutako rock taldeak Fire For Hire azken laneko abestiak eskainiko ditu.

Borondatezko alkoholemia probak

Unibertsitate Etorbidean egingo dituzte probak, zapatuan, gauerdian hasi eta 03:00etara. Tarte horretan, 18 urtetik gorakoek, ohiko alkoholemia kontroletan egiten diren probak egin ahalko dituzte. Oñatiko Udaleko Prebentzio Sailak eta Sasoia elkarteak antolatu dute ekitaldia. Hemen informazioa.
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak