Gaitzaren gaineko informazioa banatzeaz gain, dirua ere batzen ibili dira. Jasotakoa zenbatu barik badute ere, 50 euroko billeteren bat zegoela nabarmendu dute, baita 10 eta 5 eurokoak ere. Kamiseten salmenta ere "nahiko ondo" joan zela aipatu dute.
Igerilekuan bustitzeko deialdiak, berriz, ez du horren harrera ona izan. Antolatzaileek horren gaineko informazio faltaz hitz egin dute eta datorren urtean, kiroldegiko sarreran elkarteko ordezkari bat jartzearen garrantzia azpimarratu dute, informazioa banatzeko.