Kategoria berean, Bergarak (14) eta Aloña Mendik (11) ligan gorabehera handiekin dabiltzan Beti Gazteren (8) eta Tolosaren (12) kontra jokatuko dute. Etxeko bi taldeek 1-1 egin zuten joan den asteko derbian, eta egia esateko, biendako da nahiko emaitza ona; Bergarak puntu bat lortu zuelako Azkoagain moduko zelai batean, eta Aloñak defentsako lan serioa errekuperatu zuelako, azken asteotako gol jarioa etenda. Bergarak domekan jokatuko du (16:00), eta Aloñak bihar (16:30).
Sailkapenean berdinduta
Hirugarren mailan, ligak aurrera egin ahala Aretxabaletak (21) tinko eusten die aurrealdeko postuei, izan ere, hirugarren dagoen Beasain (25) lau puntura baino ez dago. Gordobilen eta Arenazaren mutilak zortzigarren daude sailkapenean, eta puntu kopuru bera duen Zamudioren (21) etxean jokatuko dute zapatuan (16:30) Gazituagan.