Bulegoa zabaldu du Suradesak Mankomunitateko egoitza berrian

Mireia Bikuña 2008ko urr. 30a, 17:44
Hain zuzen ere, Mankomunitateak Nafarroa Etorbideko 17. zenbakian duen egoitzan zabaldu dute bulegoa. Egoitza nagusia egunero zabalduko dute, astelehenetik egubakoitzera, 07:30etik 14:00etara arte. Bestalde, ibarreko Udaletan ematen duten zerbitzuak ez du aldaketarik izango. Hala, Udal bakoitzak zehaztutako ordutegian, astelehenetan Elgeta eta Antzuolako Udaletan egongo dira; martitzenetan, Oñatin; eguaztenetan Bergaran, eta eguenetan, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udaletan.

Etxeak birgaitzeko laguntzak

Suradesaren helburua da, Debagoieneko bizilagunei etxeak birgaitzeko espedienteen tramitazioak egitea. Horren harira, norbere etxean edo bizilagunen komunitatean berrikuntza egiteko dirulaguntzak ematen ditu.
Eusko Jaurlaritzak ematen ditu laguntzok, eta lanak egingo dituzten etxeetan bizi direnen soldata hartzen dute kontuan: 33.000 euro azpitik irabazten dutenei mailegu bezala ematen zaie laguntza; aldiz, 21.000 euro azpiko sarrerak dituztenei bueltatu behar ez duten mailegu bezala ematen diete.
2008. urtean 152 espediente tramitatu dituzte Suradesan: 87 etxe partikularretan lanak egiteko espedienteak dira, eta gainerako 65 bizilagunen komunitateetan lanak egiteko. Azken horiekin, 594 etxeetako bizilagunak daude inplikatuta. Bestalde, ibarreko herrietan 380 igogailu jarri dituzte Suraderaren bitartez lortutako dirulaguntzen bidez.

Energia aurrezpena

Etorkizuneanenergiaren aurrezpenarekin zerikusia duten lanak egiteko asmoa dutela esan digu Suradesako gerente Luis Laskurainek: "Elgetako hiru etxetan eta Aretxabaletako beste baten probak egiten dihardugu. Esparru horretan egingo dugu lan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak