Bukatuta Elgetako Aixola baserrian ipini duten adin txikiko atzerritarren zentroa

Iker Barandiaran 2010eko urtarrilaren 11

Aldundiaren esanetan, horren helburua da arazoak edo dependentziak dituzten gazte etorkinei laguntzea

Urgatzi enpresak adin txikiko atzerritarrendako zentroa egokitu du Elgetako Aixola baserrian, Aldundiari enpresak eskumen hori eman diolako. 15 bat plazatarako lekua dauka zentro berriak eta hara zelabaiteko dependentzia edo arazoak dituzten etorkin gaztetxoak eramango dituzte.

Formazio tailerrak

Aldundiaren esanetan, zentro horren helburua da din txikikoak artatzea eta birgizarteratzeko ahaleginak egitea. Hala, gerora homologatuak izan daitezkeen formazio tailerrak egingo dituzte: hala nola, baratzean aritzea, igeltserotza eta beste batzuk.

     Asmoaren berri jakin zuenean, Elgetako Udalak eskatu zuen zer motatako zentroa eta zelan lan egingo zuten azaltzea; eta Aldundiak ordezkari bat bidali zuen azalpenak ematera.

     Gerora, Batzar Nagusietan alderdietako ordezkariek gauza bera eskatu zuten eta abenduaren 17an zentroa bisitatu zuten. Haren arduradunek azaldu zieten berau laster jarriko zutela abian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak