Bruselak kritikatu egin du AHTren inguruan Espainia eta Frantziaren artean dagoen koordinazio falta

Txomin Madina Milikua 2008ko urr. 15a, 19:51
Europako Batzordeak landu duen ebaluazio informeak dio proiektuan desfase garrantzitsu bat dagoela, eta bertan aipatzen da Bergara eta Ezkio-Itsaso arteko tartea.

Etienne Davignon, Europa Hego-mendebaldeko Tren Ardatzaren koordinatzaileak, koordinazio eredugarria martxan jartzeko eskatu die Jaurlaritzari eta Espainiako eta Frantziako agintariei, egon daitezkeen ziurgabetasun teknikoak argi uzteko.

Europako Batzordearen informean esaten da, AHTren planifikazioan, desfase handia dagoela Frantziaren eta Espainiaren artean, eta oraindik ez dagoela Gasteiz eta Bordele arteko zatiari eman nahi zaion erabilerari buruzko ikuspegi amankomunik. Gaineratzen du era berean, mugen arteko zatiaren eraikuntza kudeatzeko ez dagoela azpiegitura bateratutik.

Debagoienetik doan tartea ere aipatzen da informean, Bergara eta Ezkio-Itsaso artekoa hain zuzen ere. Esaten da euskal Y-a etorkizunean X bihur daitekeela zati horretan Iruñarako adarra egiten bada. Kasu horretan, informeak dio Bergara eta Ezkio-Itsaso arteko zatia aurreikusitakoa baino zirkulazio handiagoa izango duela, eta horren eraginak aztertu egin behar direla.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak