Broad Peak espedizioko kideak 6.200 metrora heldu dira

Mireia Bikuña 2010ko uzt. 8a, 18:28
Iñurrategik, Vallejok eta Zabaltzak uste baino bide hobea topatu zutela esan dute, izotz eremu asko barik. Sei orduko lana egin ondoren, izotzezko pitzadura baten barruan pasa zuten gaua.

Bihar, uztailak 9, leporaino ahalik eta gehien hurbiltzen saiatuko dira (7.300 m). Zapatuan

Broad Peaken ipar gailurrera igo (7.550 m.) eta lepora itzuli nahiko lukete, hirugarren gaua han egiteko. Mendizaleek datozen egunetarako –hilaren 12ra arte– iragarrita dagoen eguraldi lehorra aprobetxatu gura dute aurrera egiteko. Dena den, aurreikuspenek diote haizeak indartsu joko duela aste bukaeran. Eguraldiak lagundu ezkero, domekan, erdiko gailur zaila eskalatuko dute (8.013 m.) eta gailur nagusiaren magalean dagoen leporaino jaitsiko dira, azken gau oso altua pasatzeko (7.800 m. inguru).

Astelehenean, uztailak 12, eguraldi lehorreko azken orduak aprobetxatuz, zeharkaldia amaitzeko aukera izan dezakete: gailur nagusiraino igo (8.047 m.) eta espedizio gehien-gehienek erabiltzen duten bide arruntetik oinarrizko akanpalekuraino jaitsi.

Estilo alpinoan

Naturgas espedizioak Broad Peak igotzeko aukeratu duten bidea historia bitan besterik ez dute egin. gainera, Iñurrategik, Vallejok eta Zabaltzak estilo alpinoan egingo dute.

 

Espedizioaren webgunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak