Jardunaldiaren helburuak bi dira:
- Enpresaburuek kontzientzia hartzea marka funtsezko aktibo estrategikoa dela, gero eta merkatu globalagoetan lehiatzeko
- Bezeroentzat eta enpresarentzat balioa sorrarazteko balio duten marka-kudeaketako metodologiak ezagutaraztea bertaratuei.
Helburu horiekin, "gero eta merkatu ezohiko eta konplexuagoetan markaren kudeaketa optimoa lortzeko funtsezko faktoreei buruzko gogoeta egingo dugu", azaldu dute jardunaldiaren antolatzaileek.
Hemen duzue jardunaldiaren gaineko informazioa.