Bonba-furgoneta Madrilen, Legutio eta Eskoriatzaren arteko AHTren tartea egiten ari den enpresaren aurka

Usoa Agirre 2009ko otsailaren 9a

Bonba-furgoneta leherrarazi dute 9:00etan Madrilgo Campo de las Naciones-en, lagun batek ETAren izenean Gurutze Gorrira telefonoz abisatu eta ordu eta erdira. Ferrovial Agroman enpresaren egoitzaren aurrean egin dute atentatua; Euskal Herrian AHT eraikitzen ari den enpresetakoa da Ferrovial. Hain zuzen ere, Fonorte-rekin batera, Legutio eta Eskoriatza artean ari da AHTko lanetan, 2,4 kilometroko tartea eraikitzen. 2006ko abenduan lortu zuen horretarako lizentzia, eta 2010erako bukatzeko epea du. Kalte material handiak eragin ditu atentatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak