Bergarako UNEDen Bolognako planera egokituko dituzten titulazioak honako hauek dira: Ingeniaritza Tekniko Industriala; Ingeniaritza Mekanikoa; Ingeniaritza Elektrikoa; Ekonomia; Zientzia Politikoa eta Administraziokoa; Soziologia; Gizarte Hezkuntza; Hizkuntza eta Literatura espainiarra; Ingeles ikasketak; Hizkuntza, Literatura eta Kultura; Filosofia; Geografia eta Historia; Artearen Historia; eta Psikologia.
Europako ereduak ikasleen ebaluaketarako UNEDek jadanik erabiltzen dituen metodoak jarraituko ditu eta dinamika hori barneratua izatea abantaila da.
2020-2011 ikasturtean falta diren 15 titulazioak ere plangintzan sartzea da asmoa, baina jarraituko dute titulazio tradizionalak eskaintzen eta etengabeko ikastaroak zabaltzen.