Blogak erabiltzen hasi dira HUHEZIn hezkuntza baliabide gisa

Jon Berezibar 2007ko azaroaren 28a

Irakasletzako ikasleak blogak hasi dira erabiltzen, ikasteko baliabide moduan. Ikasleek ez bakarrik, irakasleek ere atera dituzte blogak, ikasleentzako materialekin. Horrez gain, jardunaldiak iragarri dituzte abenduaren 14rako. 'Hezkuntzari begirada, psikologiaren eskutik ' dute izena eta parte hartuko du Hubert Montagner pedagogo entzutetsuak, hezitzaileendako psikologia gai moduan hartuta.

Iñaki Larrea irakasleak, adibidez blog bat sortu duela jakinarazi dute HUHEZItik, Teknohezkuntza, bere jarduera akademikoa osatzeko, eta hor materialak uzten dituela Irakasletzako 2. mailako ikasleentzat.
Ikasleek ere ordainetan, 2. mailakokoek ere blog bana sortu dute, baita 2. diplomakoek ere. Datu orokorrak begiratuta, guztira 180 bat blog sortu dituzte HUHEZIn, denak Wordpress plataforma erabilita.

Hori horrela, eta blogen erabilerari dagokionez, praktika garaian, adibidez, 2. mailako ikasleek erabiliko dute bloga egunkari moduan, eta hor emango dute euren esperientzien berri, Euskal Herriko ikastetxeetan dabiltzan bitartean. 2. diploma egiten dutenek, berriz, lotu egingo dute bloga bakoitzaren jarduera profesionalarekin, gehienak lanean ari dira-eta.

Jardunaldiak abenduan

Hori blogei dagokienez, baina hortik aparte, jardunaldi batzuk iragarri dituzte HUHEZItik datorren hilabeteari begira.  Abenduaren 14an Hezkuntzari begirada, psikologiaren eskutik izeneko jardunaldiak egingo dituzte-eta. Bertan parte hartuko du Hubert Montagner pedagogo entzutetsuak, hezitzaileendako psikologia landuko du hark. Horrekin batera, Rafael Cristobalek aurkeztuko du bere azken liburua eta Juanjo Agirrezabalak, Hezkuntza Berriztatzeko Eusko Jaurlaritzako zuzendariak berba egingo du 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntzaren garrantziaren eta erronken gainean.
 
Jardunaldi horiek, esandako moduan, abenduaren 15ean egingo dituzte. Hori baino lehen, baina beste ekitaldi bat ere iragarri dute. Hain zuzen ere, datorren astelehenerako. Egun horretan,
mahai-ingurua egingo dute, Bolognari buruz HUHEZIn. 12:45-14:00.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak