Blog bat, komunikazioaren gaineko glosategiaren osagarri

Usoa Agirre 2008ko urriaren 23a

Komunikazioaren gaineko glosategia egiteko wiki bat sortu zuten Huheziko komunikazio departamendutik. Irakasle talde bat hasi zen glosategia elikatzen. Orain ateak ireki dituzte eta kanpoko irakasle eta profesionalek ere parte har dezakete. Glosategi horren osagarri gisa, bloga ere sortu dute, 'Hitz batez' izenekoa.

Glosategiaren ateak ireki dituzte

Azken aldi honetan, bi urrats egin dituzte, esanguratsuak, glosategiaren inguruan. Batetik, ireki egin dituzte bere ateak, kanpoko irakasle eta profesionalek ere parte har dezaten bertan. Hori egin dute, hainbat eskari jaso zituztelako gauza bera eskatzen. Beraz, orain Huheziko departamendutik kanpoko zenbait jende ari da glosategia editatzen.

Bloga

Bestetik, blog bat sortu dute, Hitz batez, glosategiaren osagarri gisa. Hortxe joango dira azaltzen zer ezaugarri dituen wikiak eta zer bilakaera duen. Glosategitik bertatik irits daiteke blogera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak