Arrasaten, Bergaran eta Elgetan biztanleriak behera egin du 2008an. Gipuzkoan 11 udalerri bakarrik izan dira urte honetan biztanleria galdu dutenak, eta horietako hiru Debagoienekoak dira, beraz.
Arrasatek, esaterako, 2007an baino 142 biztanle gutxiago ditu orain. Bergarak 77 gutxiago eta Elgetak, azkenik, biztanle bakarra galdu du 2007tik hona.
Gainontzeko ibarreko herrietan joera goranzkoa izan da. Leintz Gatzagak 13 biztanle gehiago ditu, Antzuolak 34, Oñatik 60 eta Eskoriatzak 73. Aretxabaleta izan da gorakada handiena izan duena 2007an baino 87 pertsona gehiago daude egun Aretxabaletan erroldatuta.
Esan bezala, Gipuzkoa mailan, eta orokorrean biztanleriaren gorakada handia izan da. 6.100 biztanle irabazi ditu urte bakar batean. Inoiz eman den gorakadarik handiena izan da aurtengoa.