Bizimodua garestiagoa da gaurtik

Asier Alkorta 2010eko uztailaren 1a

Gaurtik aurrera bizitza pixka bat garestiagoa izango da. Izan ere, guztioi eragiten digun zergak gora egin du. Balio Erantsiaren Gaineko zerga %16tik %18ra igo da, eta horrek eragina izango du guztion poltsikoetan denok ordaintzen dugun zerga delako. Beharrezko produktuak izango dira igoerarik izango ez dutenak, hau da: ogiaren, esnearen edo barazkien prezioak ez dira igoko. Beste guztiak aldiz, gora egingo du.


Tasa mugatuko %7ko zerga ehuneko bat igoko da. Gaur egun, hiru BEZ mota aplikatzen dira. Batetik, tasa mugatuan %4 eta %7ko zerga ditugu. Lehena, %4koa, besteak beste, ogia, esnea edo barazkiak bezalako lehen mailako produktuei eta hainbat produktu medikuri aplikatzen diete.

Bigarrena, %7koa, orokorrean elikagaiei eta bestelako zerbitzu batzuei eragiten die: dentistak, betaurrekoak edo, adibidez, jatetxeko fakturak. Eta hirugarren BEZ mota %16koa da, besteak beste, alkoholdun edariei, tabakoari edo CD-ei aplikatzen dietena. Bada, bi BEZ dira igo dituztenak: %7koa eta %14koa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak