Bizigunek 'Hutsik duzun etxea bizitzaz bete' kanpaina abiarazi du

Maider Arregi 2007ko mar. 9a, 13:01
Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren kanpaina hasi du Eusko Jaurlaritzak: hain zuzen, herritarrak informatu eta udalek neurriak hartzea gura dute.

Bizigune programari bultzada emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak kanpaina bat jarri du abian aste honetan. Hutsik duzun etxea bizitzaz bete da haren leloa.
Kanpaina ibarrera iritsiko da. Martxoaren 26an autobus telematikoa hartuko du Bergarak eta bi egun geroago, Arrasatek.

Zalantzak argitu

Biziguneri buruz informatu eta herritarren zalantzak argituko dituzte; horrez gain, publizitatea eta triptikoak banatuko dituzte.
Etxebizitzaren arazoan eragile guztiak inplikatu nahi ditu. Etxebizitza Sailak hitzarmena duen ibarreko zazpi udalei laguntza eskatu die: Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Oñati eta Elgetari.
Udalerriko etxe hutsen errolda egiteko eskatu die. Baita neurri fiskalak edo bestelakoak aplikatzeko ere, etxebizitza horiek mobilizatzeko. Esaterako, hobariak ematea OHZn  eta programako  etxe hutsen lizentzietan.

Etxe hutsen kopurua

Arrasate
Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) arabera, 2004an 300 bat etxe huts zeuden udalerrian.
Bergara
2005ean Bergarako udalerrian 750 etxebizitza inguru zeuden hutsik (EIN).
Aretxabaleta
179 etxebizitza hutsik daudela uste du Estatistikako Institutu Nazionalak.
Eskoriatza
450 etxetik gora zeuden hutsik iaz, Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin Bizigune programa sinatu zuenean (EIN).
Oñati
200 zeuden hutsik 2005ean (EIN).
Antzuola
Udaleko erroldaren arabera, kopurua 141 izan daiteke.
Elgeta
100 bat etxe huts daude (INE).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak