Bilkurak gaur, genero indarkeriaren kontra

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta, urtero moduan elkarretaratzeak eta beste zenbait ekintza egingo dituzte. Arrasaten, Antzuolan eta Oñatin deitu dituzte bilkurak.

Arrasaten bilkura eta ekitaldi berezia

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Arrasateko Plataformak elkarretaratzea egingo du gaur. 19:00etan hasiko da esandako ekimena, Arrasateko Herriko Plazan. Biolentziak hamaika aurpegi ditu da aurten aukeratutako leloa eta baita Alberto Encinasek egindako diseinatutako karteletan agertzen den esaldia ere.

Elkarretaratzeaz gain, ekitaldi berezia ere gertatu dute; izan ere, plataformak film laburren lehiaketa antolatu du aurten eta aurkeztu diren bost lanak ikusi ahalko dira. Lehiaketak dagoeneko badu irabazlea: Jesus Cansinoren Tres de azúcar lanak lortu du lehenengo saria. Euskarazko lan onenaren saria, berriz, Hondarribiko 7 Emakume en Movimiento taldearen Haizea lanarendako izan da.

Antzuolan eta Oñatin

Beste hainbat herritan ere ekitaldiak gertatu dituzte. Antzuolan, Udalak kale agerraldian parte hartzeko dei egin du. Gaur, eguaztena, izango da, 19:00etan, Herriko Plazan, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez lelopean. Oñatin, azkenik, agerraldia deitu dute. Manifestua irakurriko dute alkateak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.