Bilboko Portuaren inguruko topaketak egin dituzte Garaia berrikuntza gunean

Txomin Madina Milikua 2010ko mar. 16a, 17:56
Uniport Bilbao klusterreko ordezkariak Debagoieneko eta Debabarreneko hainbat enpresetako ordezkariekin bildu dira, eta besteak beste, itsaso bidezko garraioaren onurak azaldu dizkiete.

Uniport Bilbao, Bilboko Portu Erkidegoko presiden den Oscar Santiestebanek azaldu duenez, 500, 600 edo 700 kilometrotik haratago doazen ekintza eremuetan prezio aldetik errepideko garraioan baino lehiakorragoa da itsaso bidezko garraioa. Gaineratu du ekologikoaren aldetik itsaso bidezko garraioa jasangarriagoa dela eta guzti horrek, lehiakorragoa egiten duela itsaso bidezko garraioa.

Bilboko portuak, Europa Iparraldeko zenbait porturekin alderatuta erdibideko tamaina du; baina Santiestebanen esanetan, berebiziko garrantzia du Frantziatik Gibraltarreraino doan kosta zatian. Eskaintzen dituen zerbitzuak gainera, portu handien parekoak direla adierazi du Uniport Bilbaoko presidenteak: ''zerbitzu berberak ditu: era guztietako produktuak manipulatzeko era guztietako terminalak daude. Gainera, bost kontinenteetara doazen itsas lineak daude era guztietako produktuentzat. Esportazioen onurarako aukera handia dago''.

Zerbitzu hauen guztien eta azken urteetan egindako inbertsioek ekarritako hobekuntzen berri ematea izan dira gaur Garaia berrikuntza gunean antolatutako topaketen helburua. Bertan bildu dira, batetik, Uniport Bilbao portuaren sustapen eta promoziorako klusterreko ordezkariak, eta, bestetik, Debagoieneko eta Debabarreneko enpresa esportatzaile eta inportatzaileetako ordezkariak.

Bilboko portuaren aurkezpenaren ondoren, portuko enpresen eta ibarreko  ordezkarien arteko bilera informalak egin dituzte

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak