Bilboko manifestaziorako autobusak APPALDEren eskutik

Mireia Bikuña 2009ko maiatzaren 7a

Autobusak Oñatitik, Bergaratik eta Arrasatetik irtengo dira. Manifestazioan parte hartu gura dutenek hilaren 17a baino lehen eman behar dute izena hiru telefono hauetakoren batean: 943 78 05 26, 943 79 09 67 edo 943 76 27 12. Autobusa 09:00etan irtengo da Oñatiko Olakua auzotik, eta Arrasatetik eta Bergaratik pasako da Bilbora hartu aurretik.

Bihotz Sakratua plazatik hasita egingo duten manifestazioan hiru eskaera egingo dituzte APPALDEko ordezkariek : alde batetik, 65 urtetik aurrera penalizaziorik gabeko pentsioa eskatuko dute; bestetik, alargunendako pentsioaren %70 eskatuko dute; eta azkenik, euren gaineko erabakiak hartzen dituzten batzordeetan parte-hartzea aldarrikatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak