Bilboko manifestaziora joateko dei egin du ibarreko 18/98+-k

Maider Arregi 2007ko mar. 9a, 17:08
La Casillatik irtengo da manifestazioa bihar, martxoak 10, arratsaldeko 17:00etan. Lau debagoiendar epaitu dituzte bukatzear dagoen makro-epaiketan.


Debagoieneko 18/98+ taldeak Bilbon zapatuan egingo duten manifestaziora joateko deia egin du. Maite Aristegi taldeko bozeramaileak prentsaurrekoan esan duen moduan, "epaiketa hori fikziozkoa da; frogatuta gelditu da ez duela ez bururik ez hankarik. Horrela, herritarrei dei egin nahi diegu adierazteko epaiketa horrek sortutako kezka".

Bukatzear

Jarrai-Haika-Segi epaiketak sortutako kezka areagotu egin zelako hasi zen lanean ibarreko 18/98+ taldea, duela urte eta erdi. "Ordutik hona ikusi dugu irregulartasunak, epailearen partzialtasunik eza eta eskubide urraketak izan direla epaiketan, besteak beste", esan du Maite Aristegik. 16 hilabeteren ostean, datozen egunetan amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak