Irailaren 30era arte, udako merkealdiak

Goiatz Arana Begiristain 2008ko eka. 30a, 17:27

Udaberria txarra izan da salmentetarako eta, horregatik, aukera onak egongo dira merkealdietan; genero asko dago oraindik dendetan.

Udako jantziak erabiltzeko moduko egun gutxi izan dira aurtengo denboraldian eta horrek eragin zuzena izan du salmentetan. Arrasateko Markiegi gizonezkoen jantzi dendatik adierazi digutenez, apirila ongi joan bazen ere, maiatzean eta ekainean gutxi saldu dute. Eta gauza bera esan digu Oñatiko Chic dendako Irma Juaristik ere: "Udaberria ondo hasi zen, baina azken bi hilabeteotan beherakada nabarmena izan da. Nik asko igarri dut". Kontsumoa bera geratuta dagoela uste du lehenak; eguraldi txarra eta jendearen exijentzia maila gero eta altuagoa direla eragileak, bigarrenak. Egoera horren aurrean eta salmentak bultzatzeko asmoz, hainbat tokitan deskontuak egiten hasi dira ekaineko azken egunetan.
 
Bihar merkealdiak hasiko dira, ordea, eta, beraz, guztietan erosi ahal izango da merkeago. Gainera, aukera onak izango direla espero da, kontuan izanik dendetan genero asko dagoela oraindik saltzeko, uda beteko arropa gehienbat. %30eko beherapena egiten hasiko dira leku gehienetan eta, hortik aurrera, salmenten erritmoak aginduko du.

Hainbat aholku

Merkealdien bezperetan, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundeak gogorarazi dio gizarteari merkealdiek ez dutela ekarri behar kontsumitzaileen eskubideen inolako murrizketarik. Era berean, hainbat gomendio egin ditu, erosketa egokia egiteko:

  • Erosi baino lehen hausnarketa egitea.
  • Artikulua benetan behar dugun edo ez birritan pentsatzea.
  • Produktuaren kalitatea eta salneurria aldentzea
  • Finean, burua erabiltzea.

Irailaren 30a izango da udako merkealdietako azken eguna, EAEn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak